logo Campus Athletic Club boton menú boton menú
logo Campus Athletic Club

FAQS

NOLA ORDAINTZEN DUT?

Ordainketa banku-transferentzia bidez egiten da. Izena emateko inprimakia bete ondoren, posta elektroniko bat iritsiko zaizu, campusaren zenbatekoaren transferentzia egiteko banku-datuekin.

NON EGITEN DA JARDUERA?

Jarduera Lezamako kirol-instalazioetan egiten da.

GARRAIOAK KOSTU ERANTSIA DU?

Bai, San Mamesetik Lezamara joan-etorria egiteko zerbitzua dago egunero, eta 20 euro balio du.

CAMPUSEAN ATEZAINEN ENTRENAMENDU ESPEZIFIKOA EGONGO DA?

Bai, campusak atezainen prestakuntzan espezializatutako entrenatzaileak izango ditu. Jolas-jardueretan parte hartuko dute gainerako jokalariekin batera, eta alderdi teknikoan haientzat berariaz diseinatutako ariketak izango dituzte.

ZER ARROPA EDO OINETAKO ERAMAN BEHAR DITU JOKALARIAK?

Athletic Clubeko ekipazio osoa emango da, kamiseta, galtza eta galtzerdiz osatua.
Jokalari bakoitzak gomazko takoak izan behar ditu belar artifizialeko soropilerako.

Gomendatzen dugu:
• Motxila txiki bat ekartzea futboleko oinetakoekin jarduera egiteko.
• Gomendagarria da campusera ez etortzea futbol oinetakoak soilik ekarrita. Hau da, gomendagarria da kirol-oinetakoak edo antzeko oinetakoak ekartzea.

HAMAIKETAKOA DAGO?

Izen-emateak eguneko hamaiketakoa barne hartzen du.

ALDAGELARIK BA AL DAGO?

Bai, betiere osasun-egoerak horretarako aukera ematen badu.

NOLA KOMUNIKATZEN NAIZ ANTOLATZAILEEKIN?

Campusari buruzko edozein zalantza edo kontsulta posta elektronikoz bidal daiteke.

BA AL DAGO LAGUNTZA MEDIKOKO ZERBITZURIK?

Jokalari guztiak mediku-aseguru pribatu batek estaltzen ditu. Era berean, edozein gertakariri aurre egiteko protokolo bat dugu.

COVID-19AREKIN LOTUTAKO ZER PROTOKOLO JARRAITZEN DITU CAMPUSAK?

Osasun agintariek ezarritako COVID-19 araudiaren arabera zuzenduko da une oro campusa. Datozen asteetan egoera aldatzen bada, campuseko antolakuntzak ezarritako jarraibideak beteko ditu, hala nola entrenamenduko burbuila-taldeak errespetatuz, egunero goizero jokalari guztiak iristen diren unean tenperatura hartuz, eskuak etengabe garbitzeko soluzio hidroalkoholikoak erabiliz, gomendatutako distantzia gordetzea errazten duten jarduerak eginez, etab.

ERAMAN AL DITZAKETE APARATU ELEKTRONIKOAK (MUGIKORRA, MUSIKA-ERREPRODUZITZAILEAK, BOZGORAILUAK...)?

Campuseko parte-hartzaileentzat telefono mugikorra debekatuta dago, eta gailu elektronikorik ez eramatea gomendatzen dugu.

NOLA ESKATU CAMPUSAREN ZENBATEKOA ITZULTZEKO?

Campuseko dirua itzultzeko eskatzeko, posta elektroniko bat bidali beharko duzu campus@campusathleticclub.eus helbidera, arrazoia azalduz eta itzulketa zein titularri zein kontu-zenbakira egitea nahi duzun adieraziz. 24 ordu baino lehen adieraziko zaizu dena zuzen dagoen, eta campusa bukatu eta gehienez ere 7 eguneko epean itzuliko zaizu. Jakina, COVID-19 delakoaren ondorioz campusa bertan behera uzten bada, ordainketa egin duten familia guztiei itzuliko zaie dirua.